Iberiar hizkuntzari eta kulturari buruzko jardunaldiak Salduie-Zaragozan

 

 Patxi Alañaren artikulua. Txinparta.org.

 

Iberiar hizkuntzari eta kulturari buruzko jardunaldiak izango dira abuztuaren azken astean Aragoiko hiriburuan, Salduie-Zaragozan hain zuzen ere. Zehazki abuztuaren 28, 29 eta 30ean zenbait ikerlari iberista bilduko dira iberierazko azken ikerketak plazaratzeko. Guztitara honako 12 hitzaldi hauek daude programaturik, LenguaIberika gunean ere agertzen direnak egileak ere aipatuz:

  1. . Xabiako CIRNE Fundazioko beruneko inskripzio iberikoak (Alacant) 
  2. . ADNren metodoa 
  3. . Hizkuntzaren bilakaera berbak humanizatzearren 
  4. . Abar: hizkuntzalaritza ebolutiboa 
  5. . Tinte naturalak eta artilea giza bilakaeraren elementu garrantzitsu bezala 
  6. . Santimamiñeko kobako grabatu aurre-iberikoak 
  7. .  ACLE, Espainiar hizkuntzaren Akademia Kritikoa 
  8. . Nor zen Mauricio Swadesh?
  9. . Zenbaki, pisu neurrien eta neurri horien denominazioen arteko erlazioa iberieran 
  10. . G. C. Aethelman: margo rupestreen irakurketa eta esangura (I) 
  11. . Toponimia italiarra 
  12. . Siberiako hizkuntzak, Ket-a eta Beringiako zubia 

 
Egitaraua, hizlariak eta hitzaldien informazio osoa euskerarenjatorrian daukazue eta PDF dokumentua deskarga daiteke programa osoarekin.


Artículo Anterior Artículo Siguiente

نموذج الاتصال